TRIBUA SORTZEAREN BEHARRA

Asko gara komunikazio gehigarri eta ordezkoan siñisten dugunak. Ez nago bakarrik , ez zaude bakarrik eta ez gaude bakarrik.

Hau da bidea, gure seme – alaben gaitasunean siñisten dugu, beraien eskubideak aintzakotzat hartzen ditugu, beraien etorkizuna landu , eta hobetu nahi dugu. Bizi kalitatea eskeiñiz , ilusioa bananduz, komunitatea sortuz.

Eta gu… Gurosoak…Amak. Elkar gaitezen, lagun batek esaten duen moduan  @comunicacionaumentativa  TRIBUA sortu dezagun…

Zuek indarra eman didazue eta hau ez da hemen bukatu… Hasi besterik ez da egin.

Ilusioz beteta ! Burua ideiez beteta… Gauzatu ahal izateko bidea sortzen…

Eskerrik asko… Bidelagun behar zaituztet.

TRIBUA sortu dezagun!

Erizain magikoak

Gaur Aitorrek PCR egin behar izan du Eibarren. Ez dakizkit erizaiñen izenak , ez naiz ausartu baia , kotxeko atea itzi dudanean… Berriz irten naiz eta eskerrak ematera joan nahi nuen. Momentu horretan neska bat sartu da haurtxoarekin eta buelta eman dut.

Ze atseginak, ze pazientzia… Lehengo galdera niri zuzendu dit helduagoa zen gizonak. » Zer nahi duzu egitea?» » Eskuak helduko dizkiot?» Beste mutil gaztea zain gu prest egon arte. Ze marabila.

Aurretik bere SAAC a erabiliz azaldu diot zer gertatu behar zen baia ez zegoen oso ados.

Ze errez egin dugun, beraiek gu eta batez ere Aitor eta Aitorren nahiak, denborak eta erritmoak errespetatuz.

Eskerrik asko! Hau irakurtzea baduzue, zuentzako eta zuengatik da . Eta baten batek baldin badakit gaur 11 etan Eibarren PCR a egiten zeintzuk egon diren adierazi gure eskerrik beroenak.

Eta zergatik holako gertaerak harritzen jarraitzen gaituzte… Askotan ez delako horrela izaten… Hau izan beharko litzatekeenean norma.

Zorionak eta jarraitu horrelakoak izaten.

Urria da hilabeterik politena

Urrian , Perretxikoak ateratzen dira, urrian zerurik politenak egoten dira eta urria da Komunikazioa gehigarria eta ordezkoaren konzientziazio hilabetea.

Zer gehiago behar gendun hilabete hau maitatzeko?

Adierazpen Aniztasuna

Zer da ADIERAZPEN ANIZTASUNA?

Hitzak esaten duen moduan, adierazteko era anitz daude.

Ohikoena ahozko hizkuntza da , baiña ez bakarra… Irudi bidez komunikatzen gara gu.Jakin nahi duzu nola?

Jarraitu gaitzazu…