Gaur Aitorrek PCR egin behar izan du Eibarren. Ez dakizkit erizaiñen izenak , ez naiz ausartu baia , kotxeko atea itzi dudanean… Berriz irten naiz eta eskerrak ematera joan nahi nuen. Momentu horretan neska bat sartu da haurtxoarekin eta buelta eman dut.
Ze atseginak, ze pazientzia… Lehengo galdera niri zuzendu dit helduagoa zen gizonak. » Zer nahi duzu egitea?» » Eskuak helduko dizkiot?» Beste mutil gaztea zain gu prest egon arte. Ze marabila.
Aurretik bere SAAC a erabiliz azaldu diot zer gertatu behar zen baia ez zegoen oso ados.
Ze errez egin dugun, beraiek gu eta batez ere Aitor eta Aitorren nahiak, denborak eta erritmoak errespetatuz.
Eskerrik asko! Hau irakurtzea baduzue, zuentzako eta zuengatik da . Eta baten batek baldin badakit gaur 11 etan Eibarren PCR a egiten zeintzuk egon diren adierazi gure eskerrik beroenak.
Eta zergatik holako gertaerak harritzen jarraitzen gaituzte… Askotan ez delako horrela izaten… Hau izan beharko litzatekeenean norma.
Zorionak eta jarraitu horrelakoak izaten.